8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udalaren lan egutegia 2020rako

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Leitzako Udalak, erabaki hau hartu duela 2019ko abenduaren 31n egindako osoko bilkuran:

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, eta indarrean den legedian aitortutako eskumenak baliatuta,

ERABAKI DA:

1.–Honako egun hauek jaiegun izango direla eta haietan itxita egongo direla udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 27a: Inauterietako astelehena. Herriko festa.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: ostegun santua.

–Apirilaren 10a: ostiral santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: langileen eguna.

–Abuztuaren 10a, 11a, 12a, 13a eta 14a: herriko festak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren eguna.

–Urriaren 12a: Espainian jaieguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, urteko larunbat guztiak ez dira lanegunak izanen.

Leitzan, 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2000007