8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Karga-tasak eta tasak 2020. urterako

Jaurrietako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik indarra hartuko duten karga-tasa eta tasak onestea (2019ko berberak izanen dira).

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,27, udalerriko higiezin guztietarako.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, mantendu egiten dira Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko tasak. Karga-tasak ere bere horretan segitzen du (%12).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea: 1,2.

–Bideen tasa: 6 euro etxebizitzako, eta 0,50 eurora igotzen da, landa-lurreko ondasun higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Ur kontsumoaren prezio publikoa: bere horretan uzten da, hau da, 0,25 euro/m³/urte gehi %10 (BEZ), eta 27,50 euroko kuota finkoa gehi %10 (BEZ) hornidura bakoitzeko. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.

–Mahukako ura: bere horretan uzten da, hau da: aziendarendako eta nekazaritzarako, 30 euro/urte. Beste erabilera batzuetarako (baratzea, autoak eta bestelakoak): 15 euro/urte.

–Saneamendu tasa: bere horretan uzten da, hau da, 27,50 euro gehi %10 (BEZ) hargune bakoitzeko.

–Hilerria: nitxoen 10 urteko emakida: dohainik izanen da jende guztiarendako, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Jaurrietan, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Nekane Moso Elizari.

Iragarkiaren kodea: L2000015