8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa zerga-tasa eta tasetan 2020rako.
Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea tasetan eta zerga-tasetan 2020ko ekitaldirako.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1916011