8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2019ko plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren 2019ko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendean, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1916694