8. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan; hori guztia, aintzat hartuz Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatua dagoena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1916010