75. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Herri-larreen aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Torralba del Rioko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herri-lurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-larreen aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Torralba del Rion, 2020ko martxoaren 12an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2003927