75. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alkateak zinegotzi ordezkariei eskuordetzan esleitutako eskumenak, COVID-19aren karira

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2020ko martxoaren 30ean:

DAL 30-MAR-20 (1/AL).

“«Ikusirik koronabirusaren (COVID-19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko martxoaren 25eko 2/2020 Dekretu/Foru Legearen 2. artikuluan jasotako premiazko neurrien karira Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko martxoaren 30ean hartutako Erabakia (JOB 30-MAR-20(16/AL)), kontratazioaren esparruko eskumenak zinegotzi ordezkariei eskuordetzan esleitzeari buruz, eta ikusirik, bestalde, aurrekoaren ondorioz gastua baimendu eta xedatzeko eskumenen eskuordetza, eta, betiere, administrazioan azkartasuna eta desburokratizazioa sustatzeko, herritarrei zerbitzu hobea eta eraginkortasun handiagoz eskaintze aldera, honako hau Xedatzen Dut, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan eta NTOFL-en xedatutakoarekin bat:

Lehena.–Zinegotzi Ordezkari izendatutakoak oro eskuordetzea, Udal Antolaketari buruz indarrean den Dekretuak horietako bakoitzari esleitutako gaietan, honako eskumen hauetarako:

a) Obligazioak aitortzea eta likidatzea, diru-mugarik gabe, betiere obligazio horien jatorria izaki koronabirusaren (COVID-19) osasun-krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko martxoaren 25eko 2/2020 Dekretu/Foru Legearen 2. artikuluan jasotako premiazko neurrien karira, Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko martxoaren 30ean hartutako Erabakian (JOB 30-MAR-20(16/AL)) jasota dauden kontratazioaren esparruko eskuordetzan esleitutako eskumenek eragindakoak.

Bigarrena.–Alkatetza-dekretu hau onetsi eta biharamunean sartuko da indarrean.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari ere horren berri ematea.”

Iruñean, 2020ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2004425