75. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Aldaketa Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei
buruzko udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan (Tarifen eranskina).

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten da Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantza, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

UDAL ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEI BURUZKOA

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da honako hauen babesean: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen IV. kapituluaren 7. atala (100. artikulua eta hurrengoak) eta lege horren beraren 12. artikulua.

Elon ehortzi edo hobitik atera beharra sortzen denean, ukituek horren berri eman beharko diete udal zerbitzuei (Alkatetzan edo udal bulegoetan), garaiz eman ere, Udalak zerbitzua eman dezan, edo kontrataturiko enpresaren bidez, edo udal zerbitzuen bidez.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hilerriko zerbitzuak ematea, eta lurra edo nitxoak lagatzea, gehienez ere hogei urterako.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ondorio guztietarako, subjektu pasibotzat hartuko da zerbitzua emateko eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Zerga-oinarria zehaztuko da zergapeko egintzaren izaeraren arabera, eta, ordenantza honen ondorioetarako, honako hauek izanen dira:

–Lurrean ehorztea.

–Nitxoan eta panteoian ehorztea.

–Gorpuzkiak ateratzea.

–Lurra lagatzea panteoiak eta itxiturak egiteko.

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak, zerbitzua eskatzen denean ordaindu beharrekoak, eranskinean jasotakoak dira.

Neurri iragankorrak:

1) Indarrik gabe gelditzen dira lur eta panteoien betiereko emakida guztiak, baldin 99 urtetik gorako antzinatasuna badute.

2) Indarrik gabe geldituko dira gaur egun dauden itxitura guztiak, antolamendu eta erregelamendu berriarekin bat ez badatoz.

3) Ehorzketak egiteko nitxoen eta panteoien lagapenak hogei urterako izanen dira, eta 20 urteko aldietan luzatzen ahalko dira.

4) Lurrean egiten diren ehorzketak 20 urterako izanen dira gehienez.

5) Orain hogei urtetik gora dituzten ehorzketen kasuan, itxiak edo mugatuak badaude edo panteoi eraikia badaukate eta egoera berean segitu nahi bada, Udalari horretarako eskaera egin beharko zaio, lagapena luzatzeko, ordenantza honek indarra hartu eta gero, eta panteoietarako ezarritako tasak ordaindu beharko dira.

6) Udal zerbitzuek kendu eginen dute orain hogei urtetik gora dituen ehorzketa-emakida oro, itxia edo mugatua badago edo panteoi eraikia badauka, baldin eta eskaerarik aurkezten ez bada, behar den epean, emakida berritzeko, eta lur hori etorkizunean erabiltzeko libre geldituko da.

7) Itxitura batek ehorzketa bat baino gehiago hartzen badu barnean eta ehorzketetako batek hogei urte baino gehiago egin baditu, berritze partziala eskatu beharko da. Hori betetzen ez bada, itxitura moldatu egin beharko da.

8) Lurraren antolamendu berriarekin bat ez datozen ehorzketek edo itxiturek ez dute inolako aukerarik izanen berritzeko, eta hogei urterako bakarrik errespetatuko dira, azken ehorzketatik hasita.

6. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean xedaturiko izapideak bete ondoan hartuko du indarra, 2013ko urtarrilaren 1ean.

TARIFEN ERANSKINA

a) Lurrean eta nitxoetan ehorztea eta haietatik ateratzea: tasak kasuan-kasuan ezarriko dira, zerbitzua emateak Udalari zer kostu erreal ekartzen dion.

b) 20 urteko nitxoak beste 20 urterako luzatzea: 100 euro.

c) Panteoietan, 20 urterako, edo lagapena beste 20 urtez luzatzen den aldiro: 600 euro.

Hobariak: Aurreko apartatuko tasetan %50eko hobaria eginen zaie udalerrian erroldaturik daudenei; horretarako, erroldan urtebete lehenagotik inskribaturik egon beharko dute gutxienez.

Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako izapideak bete ondoren hartuko du indarra.

Elon, 2020ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2004049