75. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2020ko martxoaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2004163