75. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

569/2020 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, agintzen duena argitara eman dadila Gobernuko Kontseiluak 2020ko martxoaren 24an hartutako erabaki bat, “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Plantilla Organikoa aldatzekoa”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Unibertsitatearen Estatutuetako 40. artikuluaren bidez esleitu zaizkidan eskumenez baliatuz, agindua eman dut argitara dadin Gobernu Kontseiluaren erabakia, “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Plantilla Organikoa aldatzekoa”.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2020ko otsailaren 26an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 39. zenbakian, errektoreak 2020ko urtarrilaren 30ean emandako 182/2020 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2020ko martxoaren 24an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra, salbu eta eranskineko 3. apartatuan aipatutakoak, hau da 370. lanpostuaren amortizazioari buruzkoak.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2020ko martxoaren 26an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko
eta zerbitzuetako langileen Plantilla Organikoaren aldaketak

2020. urteko ekitaldia

A.–EGITURA ALDAKETAK

A.1. Unitate bat sortzea

Unitate hau sortu da:

Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / Azpiegituren Atala / Mantentze-Lanen Unitatea.

Justifikazioa: Zerbitzuaren gaur egungo egitura 2016koa da, eta, orduz geroztik, areagotu egin da atalaren lana helburu sozial berriei erantzuteko. Hori dela medio, kualifikazio eta ardura handiagoak eskatzen dira legezko eskakizun formalak betetzeko, eta langile kualifikatuak eta profesionaltasun maila handiagoa behar dira horretarako.

A.2. Unitatearen atxikipenaren aldaketa

Unitate hau aldatu da:

Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza / -- / Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atala / Kultura Zientifikoaren Unitatea.

Justifikazioa: Unitatearen kokapena aldatu egin da oraingo funtzionamenduari egokitzeko.

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

Errektoretza / -- / Komunikazio Atala / Kultura Zientifikoaren Unitatea

Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza / -- / Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atala / Kultura Zientifikoaren Unitatea

B.–LANPOSTU ALDAKETAK

B.1. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa

Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:

Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza / -- / Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atala / Kultura Zientifikoaren Unitatea.

LANP. ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

677

Teknikaria O.L.

Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza / Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atala

Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetza / -- / Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atala / Kultura Zientifikoaren Unitatea

Justifikazioa: Lanpostu hau Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atalaren mende dago zuzenean, eta Kultura Zientifikoaren Unitateari atxiki zaio orain, zeina atal horri atxikita baitago.

Errektoretza / -- / Komunikazio Atala.

LANP. ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

588

Teknikaria O.L.

(Komunikazioa)

Errektoretza / -- / Komunikazio Atala / Kultura Zientifikoaren Unitatea

Errektoretza / -- / Komunikazio Atala

Justifikazioa: Kultura Zientifikoaren Unitatearen atxikipena aldatu denez, unitate horri atxikita zegoen teknikaria O.L.ren lanpostua (Komunikazioa) Komunikazioaren Atalean kokatua dago orain, lanpostuaren gainerako plazekin batera.

Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / Azpiegituren Atala / Mantentze-Lanen Unitatea.

LANP. ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

67

Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L.

(Mantentze-Lanak)

Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / Azpiegituren Atala

Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / Azpiegituren Atala / Mantentze-Lanen Unitatea

433

434

530

Justifikazioa: Lanpostu horiek unitate sortu berriari atxiki zaizkio.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua.

LANP. ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

56

Kudeaketaria O.L.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Antolaketaren eta Kalitatearen Unitatea

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua

606

660

Justifikazioa: Administrazio Elektronikoaz arduratzen dira lanpostu horiek, eta Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzuko Zuzendaritzaren mende daude zuzenean.

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Osasun Zientzien Saila / Laborategiari Laguntzeko Unitatea.

LANP. ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

539

Laborategiko Zerbitzuetako Ofiziala

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 6. Unitatea

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Osasun Zientzien Saila / Laborategiari Laguntzeko Unitatea

Justifikazioa: Errealitatera egokitu beharra dago; izan ere, Osasun Zientzien Sailak badu egitura bat laborategiko zerbitzuetako ofizialentzat.

B.2. Lanpostu aldaketak

Lanpostu honen espezialitatea eta campusa aldatu dira:

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Osasun Zientzien Saila / Laborategiari Laguntzeko Unitatea.

LANP. ZK.

POSTUA

HASIERAKOA

ORAIN

539

Laborategiko Zerbitzuetako Ofiziala

Fisioterapiako Laborategia

Anatomia Patologikoa

Tuterako Campusa

Iruñeko Campusa

Justifikazioa: Espezialitatearen izena erreferentziazko titulazio ofizialari egokitzea lanpostu horretako funtzioak Iruñeko campusean egin ahal izateko, Medikuntzako gradua ezartzearren.

B.3. Lanpostuen amortizazioa

Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / Azpiegituren Atala.

–Kudeaketaria O.L. (Mantentze-lanak).

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: 432.

Justifikazioa: berregituraketa ekarri du Mantentze-lanen Unitatearen sorrerak.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako Unitatea (1, 2, 4 eta 5).

–Sailei Laguntzeko Koordinaziorako arduraduna.

  • Maila: C/D&.
  • Lanpostuaren zk.: 633, 638, 645 eta 649.

Justifikazioa: Lehengo lanpostua Sailei Laguntzeko egitura berrira egokitzea.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 1. Unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 370.

Lanpostua hutsik gelditzen denean amortizatuko da.

Justifikazioa: Lanpostuan dagoen langileak erretiroa hartuko du. Lanpostua hutsik gelditzen denean amortizatuko da.

B.4.–Lanpostuak sortzea

Lanpostu hauek sortu dira:

Kudeatzailetza / Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua / Azpiegituren Atala / Mantentze-Lanen Unitatea.

–Unitateko burutza.

  • Maila: A/B&.
  • Lanpostuaren zk.: 700.
  • Lanaldia: zatitua.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Unitate sortu berrian laguntzea.

–Teknikaria O.L.

  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: 701.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.

Justifikazioa: sortu berri den ataleko lanak egitea.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 1. Unitatea.

–Estatistika, Informatika eta Matematika Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 702.

–Ingeniaritza Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 703.

–Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 704.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 2. Unitatea.

–Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 705.

–Zientzien Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 706.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 3. Unitatea.

–Zuzenbide Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 707.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 4. Unitatea.

–Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 708.

–Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 709.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 5. Unitatea.

–Ekonomia Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 710.

–Enpresen Kudeaketa Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 711.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 6. Unitatea.

–Osasun Zientzien Sailaren laguntzako koordinatzailea.

  • Maila: C/D&.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Zuz. lanp. osag. %10.

Justifikazioa: Berregituraketa administratiboa.

Lanpostuaren zk.: 712.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 1. Unitatea.

–Administrari laguntzailea O.L.

  • Maila: D.
  • Lanaldia: Zatitua, sail eta ikastegietakoa.
  • Herria: Iruñea.

Justifikazioa: 370. lanpostua amortizatzearen ondorioz sortutako lanpostua.

Lanpostuaren zk.: 713.

Iragarkiaren kodea: F2004310