75. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

288E/2020 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita ingurumen txosten estrategikoa Baztango Udal Planaren aldaketa egituratzaileari buruz. Argintzu artzainen elkartea da sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

2019ko abenduaren 26an, hasiera batez onetsi zen Baztango Udal Planaren aldaketa, eta jendaurrean jarri zen, 2020ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28koan, argitaratutako iragarki baten bidez.

Espedienteak 13. artikulua aldatzea du xede, baso lurrari buruzkoa, Kintoa eremu esklusiboan baimentzeko usadiozko artzaintzari lotutako eraikin txikiak.

Aldaketaren eremua Kintoan dago, Erabilera Publikoko Mendien katalogoko bigarrenean, “Aldude mendia” kontserbazio bereziko eremuaren barruan. Aldudeko KBEren Kudeaketa Planaren helburuetako bat usadiozko jarduerak sustatzea da, funtsezkoak baitira zuzentarauan jasotako habitaten eta fauna eta flora espezieen kontserbaziorako. Beraz, abeltzaintzako jarduera estentsiboetarako proposamena bateragarria da KBEaren kontserbazio helburu horiekin, eta ez du ingurumen arloko ukipen nabarmenik sortzen. Biodibertsitatearen Zerbitzuak aldeko txostena egin du horri buruz.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Baztango Udal Planaren aldaketa egituratzaileari buruz, ez baitu ingurumen ukipen nabarmenik sortzen. Argintzu artzainen elkartea da sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 25ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2004232