75. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

284E/2020 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V eremu homogeneoko AA1 eta AA2 azpieremuetako hiri-jarduketarako plan berezirako. Sustatzailea Trenes de Navarra SA da (TRENASA).

Plan bereziak helburu du AA1 eta AA2 azpieremuetako antolamendu xehatua ezartzea, trenaren erabilera eta AA2 azpieremuko etxebizitzen bizitegi-erabilera bateratzeko eta han dauden etxebizitzetako sarbideak bermatzeko, hala ibilgailuentzat nola oinezkoentzat.

Plan bereziak hasiera bateko onespena du, 2017ko azaroaren 21ekoa, eta jendaurrean egon da epe batez, iragarki bat argitaratu baitzen 2017ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ekoan.

2019ko ekainaren 6an aurkeztutako dokumentazioan badago aldaketaren bat hasiera batean onetsitakoaren aldean. Aldaketa nagusia da 1. poligonoko 83. lurzatiaren araubidea aldatzea, bizitegitarako izatetik bide komunikaziorako lehentasunezko erabilera izatera pasa baita. Hiri lur finkatuak direnez, bizitegi eta tren erabilerakoak eta intereseko ingurumen baliorik gabeak, plan bereziaren proposamenak ez du ingurumen ukipenik sortzen.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Castejongo Arau Subsidiarioetako AH-V eremu homogeneoko AA1 eta AA2 azpieremuetako hiri-jarduketarako plan berezirako. Sustatzailea Trenes de Navarra SA da (TRENASA). Irizten da planak ez duela ingurumeneko ukipen aipagarririk sortzen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Castejongo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2004231