73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

38E/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Urdazubiko udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 108. katastro-lurzatiaren gain eragina duena, baita UE-5, AA-5, AA-6 eta AC-11 eremuen eta S2/AR1eko 2. unitatearen gain ere. Elizaldea SLk sustatu du.

Urdazubiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 232E/2019 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen Urdazubiko udal planaren determinazio egituratzaileen aldaketa honi buruz. Ebazpen hori 2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena eta tramitazioan emandako gainerako txosten sektorialak ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Urdazubiko udal planaren aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 108. katastro-lurzatiaren gain eragina duena, baita UE-5, AA-5, AA-6 eta AC-11 eremuen eta S2/AR1eko 2. unitatearen gain ere. Elizaldea SLk sustatu du.

2. Adieraztea ezen, egin nahi diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak eskuratuko dituela, obrak hasi baino lehen, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetan.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Elizaldea SLri eta Urdazubiko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Urdazubiko Udalari gogoraraztea nahitaezkoa dela hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 13an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2004056