73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zinegotzien arduraldien araubidea

Iruñeko Udaleko alkateak, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua betez, honako zerrendan aipatzen diren dekretuak hartu ditu Udalbatzaren zinegotzien arduraldiaren araubidearen gaineko deklarazioari buruz.

I.–2019ko ekainaren 21ean, honako dekretu hauek onetsi zituen:

1) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen den egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

EH Bildu Udal Taldearen eskaria ikusirik, xedatzen dut: arduraldi esklusiboko araubidea honako hauei aitortzea:

Joseba Asiron Saez jauna.

Maider Beloki Unzu andrea.

Joxe Abaurrea San Juan jauna.

2) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi partzialeko araubidekotzat aitortzea lanaldiaren heren batez, ehuneko berrogeita hamarrez edo bi herenez, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, arduraldi esklusiboa edo bertaratze-araubidea, dagozkien ordainsariak barne, hautatu ez duten udal-talde bakoitzeko zinegotziak.

EH Bildu Udal Taldearen eskaria ikusirik, honako hau xedatzen dut: arduraldi partzialeko araubidea aitortzea, lanaldiaren bi herenez Amaia Izko Aramendia zinegotzi andreari eta ehuneko berrogeita hamarrez Eva Aranguren Arsuaga eta Marian Aldaia Gaztelu zinegotzi andreei.

3) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen den egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

Geroa Bai Udal Taldearen eskaria ikusirik, xedatzen dut: arduraldi esklusiboko araubidea aitortzea Itziar Gómez López andreari.

4) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi partzialeko araubidekotzat aitortzea lanaldiaren heren batez, ehuneko berrogeita hamarrez edo bi herenez, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, arduraldi esklusiboa edo bertaratze-araubidea, dagozkien ordainsariak barne, hautatu ez duten udal-talde bakoitzeko zinegotziak.

Geroa Bai Udal taldearen eskaria ikusirik, honako hau xedatzen dut: arduraldi partzialeko araubidea aitortzea, lanaldiaren bi herenez Patxi Leuza García zinegotzi jaunari.

5) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen den egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

Iruñeko Udaleko Socialistas Udal Taldearen eskaria ikusirik, xedatzen dut: arduraldi esklusiboko araubidea honako hauei aitortzea:

María Teresa Esporrín Las Heras andrea.

Xabier Sagardoy Ortega jauna.

6) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi partzialeko araubidekotzat aitortzea lanaldiaren heren batez, ehuneko berrogeita hamarrez edo bi herenez, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, arduraldi esklusiboa edo bertaratze-araubidea, dagozkien ordainsariak barne, hautatu ez duten udal-talde bakoitzeko zinegotziak.

Iruñeko Udaleko Socialistas Udal Taldearen eskaria ikusirik, honako hau xedatzen dut: arduraldi partzialeko araubidea aitortzea, lanaldiaren bi herenez Silvia Rosa Velásquez Manrique eta Elma Saiz Delgado zinegotzi andreei eta lanaldiaren heren batez Juan Luis García Martín zinegotzi jaunari.

7) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen den egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

Navarra Suma Udal Taldearen eskaria ikusirik, xedatzen dut: arduraldi esklusiboko araubidea aitortzea Carmen Alba Orduna andreari.

II.–2019ko ekainaren 26an, honako Dekretu hau onetsi zuen:

Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen den egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

Navarra Suma Udal Taldearen eskaria ikusirik, xedatzen dut: arduraldi esklusiboko araubidea aitortzea Fernando Aranguren Reta jaunari 2019ko uztailaren 1etik aitzina.

III.–2019ko abuztuaren 9an, honako Dekretu hau onetsi zuen:

Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

Ikusirik Itziar Gómez Lópezek zinegotzi karguari uko egin diola Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria izateko izendapenarekin bateraezina baita, eta Geroa Bai Udal Taldeak aurkeztutako eskaria, honako hau xedatzen dut: 2019ko ekainaren 21eko (6/EL) Alkatetzaren xedapena aldatzea eta Patxi Leuza García jauna aitortzea arduraldi esklusiboko zinegotzitzat, 2019ko abuztuaren 8ko eraginez.

IV.–2019ko abuztuaren 22an, honako Dekretu hau onetsi zuen:

Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

Ikusirik Joseba Asiron Saezek arduraldi-araubidea aldatzeko aurkeztutako idazkia, honako hau xedatzen dut: 2019ko ekainaren 21eko Alkatetzaren xedapena aldatzea eta Joseba Asiron Saez jauna arduraldi partzialeko zinegotzitzat aitortzea, lanaldiaren bi herenez, 2019ko irailaren 1eko eraginez.

V.–2019ko azaroaren 6an, honako Dekretu hau onetsi zuen:

Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko, eta Udal Talde Sozialistak 2019ko irailaren 17an aurkeztutako idazkia ikusirik, honako hau xedatzen dut: Federico Colmenar Carro jauna arduraldi partzialeko zinegotzitzat aitortzea, lanaldiaren heren batez, 2019ko irailaren 16ko eraginez.

VI.–2019ko azaroaren 28an, honako Dekretu hauek onetsi zituen:

1) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen den egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

EH Bildu Udal Taldeak 2019ko azaroaren 27an aurkeztutako eskaria ikusirik, honako hau xedatzen dut: Borja Izaguirre Larrañaga jauna arduraldi esklusiboko zinegotzitzat aitortzea, 2019ko abenduaren 1eko eraginez.

2) Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko.

Geroa Bai Udal Taldeak 2019ko irailaren 17an aurkeztutako eskaria ikusirik, honako hau xedatzen dut: Javier Leoz Sanz jauna arduraldi partzialeko zinegotzitzat aitortzea, lanaldiaren bi herenez, 2019ko irailaren 16ko eraginez.

VII.–2019ko urtarrilaren 31n, honako Dekretu hau onetsi zuen:

Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitakoarekin, zilegi da arduraldi partzialeko araubidekotzat aitortzea lanaldiaren heren batez, ehuneko berrogeita hamarrez edo bi herenez, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, arduraldi esklusiboa edo bertaratze-araubidea, dagozkien ordainsariak barne, hautatu ez duten udal-talde bakoitzeko zinegotziak.

Ikusirik Udal Talde Sozialistak 2020ko urtarrilaren 30ean aurkeztutako eskaria, honako hau xedatzen dut: 2019ko azaroaren 6ko Alkatetzaren xedapena aldatzea eta Federico Colmenar Carro jauna arduraldi partzialeko zinegotzitzat aitortzea, lanaldiaren bi herenez, 2020ko urtarrilaren 1eko eraginez.

Iruñean, 2020ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2004238