73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alkatearen eta zinegotzien arduraldiaren araubidea

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko uztailaren 3an:

«Bat etorrita Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan aurreikusitakoarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Alkate kargua arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, kargua jabetzeko egunetik aitzinako eraginez, urtean 67.833,58 euroko ordainsariarekin.

2.–Honako Alor hauetako Zinegotzi Ordezkarien karguak arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzinako eraginez, urtean 53.114,59 euroko ordainsariarekin:

–Gobernu Estrategikoa, Merkataritza eta Turismoa.

–Zerbitzu Orokorrak.

–Herritarren Segurtasuna.

–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria.

–Kultura eta Berdintasuna.

–Gizarte Zerbitzuak, Komunitate Ekintza eta Kirola.

–Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuna.

–Proiektu Estrategikoak, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna.

3.–Arduraldi esklusiboko araubidekotzat aitortzea, araubide horretan sartzen den egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana taldeko hiru zinegotzi bakoitzeko edo horren zatikiko, urtean 39.726,23 euroko ordainsariarekin.

4.–Arduraldi partzialeko araubidekotzat aitortzea lanaldiaren heren batez, ehuneko berrogeita hamarrez edo bi herenez, araubide horretan sartzen diren egunetik aitzinako eraginez eta interesdunak eskatuta, arduraldi esklusiboa edo bertaratze-araubidea, dagozkien ordainsariak barne, hautatu ez duten udal-talde bakoitzeko zinegotziak.

5.–Arduraldi esklusiboko edo partzialeko araubidea ez duten zinegotzien bertaratze-araubidea ezartzea, 218,57 euroko ordainsariarekin saio bakoitzeko, betiere urtean gehienez ere heren bateko lanaldi partzialari dagokion diru-kopurua jasoko dutelarik.»

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2004237