73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia

Baztango Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 5. puntuan erabaki zuen:

1.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2020. urteko jaiegunen egutegia, igandeez gain honako hau izanen delarik: urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 9a, 10a eta 13a; maiatzaren 1a; uztailaren 24a: 12:00etatik aurrera jai izanen da; uztailaren 25a, 27a eta 28a; abuztuaren 15a; urriaren 12a eta 30a (Baztango besta eguna, feria eguna), abenduaren 3a, 7a, 8a eta 25a.

Abenduaren 24an eta 31n lanaldia 1:30 ordu murriztuko da, bi egunetan 13:30ean amaituz.

2.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzearen edota norberaren aferetarako, gehiegizko lan-orduen ondorioz sortutakoa. 2020rako onetsi den lan egutegiaren arabera 37 ordu izango dira. Ordu hauek ezingo zaizkio opor egunei gehitu.

Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ez eta ordu konpentsazioren bat (txandakako lana, gauekoa, etab.) dutenei ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, baita urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez ere; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

3.–Adieraztea orobat baliogabeak izanen direla 2020 urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak. Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, ondoko salbuespenekin: uztailaren 24an 9:00etatik 12:00etara izanen da eta abenduaren 24an eta 31n 9:00etatik 13:30era izanen da.

4.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.

5.–Akordio hau Udaleko langileei igortzea.

Baztanen, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2004246