73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, 2020ko plantilla organikoaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik gabe, behin betiko onetsitzat jo da eta, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), argitara ematen da 2020rako plantilla organikoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak:

Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %20. Hutsik. Uharte Arakilgo (buru egiten du), Arruazuko eta Irañetako Udalen batasunekoa.

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OLM. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Uharte Arakilgo (buru egiten du), Arruazuko eta Irañetako Udalen batasunekoa.

Administrazio-kontratudunak:

Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Uharte Arakilgo (buru egiten du), Arruazuko eta Irañetako Udalen batasunekoa.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak:

Ione Miren Lazkoz Maiza. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %20. Sarrera eguna: 2017/06/12. Antzinatasuna: 2007/10/10.

Joana Senar Lazkoz. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Antzinatasuna: 2018-06-04.

Funtzionarioak:

Aintzane García Andueza. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Antzinatasuna: 2000-06-23.

Uharte Arakilen, 2020ko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2004178