73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Kontzejuaren izena aldatzea. Jendaurreko aldia

Antzingo Kontzejuko Batzarrak, kontzeju-etxean bildurik 2020ko otsailaren 14an.

Kide guztiek aho batez erabaki dute hasiera batean onestea “Ancín” izenaren ordez “Ancín-Antzin” ezartzea eta erabaki hori jendaurrean jartzea 30 egun naturaleko epean, 6/1990 Foru Legearen 22. eta 37. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Antzinen, 2020ko otsailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Eukeni Fernández Garrido.

Iragarkiaren kodea: L2003866