73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Udal honetako alkate udalburuak, 2020ko martxoaren 13an, osorik jasotzen den ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Ablitasko Udalaren bulegoetan 2020an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2020. urteko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 22a: Herriko jaia.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: martxoaren 20a, San Jose eguneko zubia; abenduaren 4a, Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia; eta abuztuaren 31 eta irailaren 1a, 2a, 3a eta 4a, herriko festak.

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.–Ablitasko Udalaren Erregistro Orokorra 11:30etik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Ablitasko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ablitasko Udalbatzari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo osoko bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea Ablitasko Udaleko langileen sindikatuen ordezkaritzari.

Ablitasen, 2020ko martxoaren 13an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2004025