73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2020ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak aldatzeko espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2019ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

TRIBUTUZ BESTEKO BALIABIDEAK

I.–Herri-lurretako aprobetxamenduak:

Hermendia: 0,00291 euro/puntua.

Ureztalur bihurtua: 37 euro/erregua.

II.–Urbanizazio kuotak:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

III.–Isunak:

Lurrak, eraikinak etab. mantentzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 euro eta 6.010,12 euro bitarte.

Trafikoa: Estatuko araudian orokorrean onetsi direnak.

IV.–Auzolana eta bidelana: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da:

Gehienez ere 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

TRIBUTUAK

I.–Toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak:

A) Legarra eta harea ateratzea: 1,50 euro/m³.

B) Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

1. Erabilera publikoko lurretako lurpea okupatzea.

Biltontzi bakoitzeko, urtean: 46,00 euro.

Gasa banatzeko sarearen metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,05 euro.

2. Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta antzeko instalazioekin: 0,40 euro metro lineal bakoitzeko, egunean.

3. Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailuak.

1. tarifa.–Merkatu txikia: 1,25 euro metro lineal bakoitzeko egunean, gehienez 3 metro sakon izanik.

2. tarifa.–10 metro koadro bitarte: 4,15 euro/eguna.

10 m²-tik gora, 50 m² bitarte: 7,35 euro/eguna.

Hortik gora: 0,30 euro/m²/eguna.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

3. tarifa.–Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak, baimena propio ematen zaienean, nahiz tasa ordaindu izanak baimena berez ez ekarri. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,30 euro.

4. Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako beste batzuk, eremu publikoan edo lurgainean jartzen direnak. Aparatu bakoitza, urtean: 50,00 euro.

5. Irabazteko xedearekin mahai eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea:

Mahai eta lau aulkiz hartutako metro koadro edo horren zatiki bakoitzeko:

A) Denboraldia: 43,20 euro.

B) Eguna: 4,90 euro.

6. Eremu publikoa okupatzea taberna barra eramangarriekin eta/edo Dj-arekin:

20 euro/eguna, taberna-barra eramangarri eta/edo Dj bakoitzeko, luzeran 4 metro lineal baino laburragoa bada.

C) Zangak egitea:

a) Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du: 1,00 euro/eguna.

b) Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du: 1,85 euro/eguna.

c) Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.

D) Ibilgailuen sarbidea espaloian barna: 24,50 euro/metro lineala.

E) Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, lurzoruan, lurgainean eta lurpean: %1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.

F) Udalaren lokalak erabiltzeko tasak:

I. epigrafea:

1. Orduka.

Lokalak erabiltzen badira kirol, kultur eta/edo aisia arloko jarduera kostubidezkoak egiteko, antolakuntza Ablitasko Udaletik kanpokoa bada (kontratatu gabeko langileak).

A. Kultur Etxeko gela: 5 euro/ordu.

B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 5 euro/ordu.

C. Kultur Etxeko aretoa: 25 euro/ordu.

D. Ikastetxeko gimnasioa: 5 euro/ordu.

2. Egunka.

A. Kultur Etxeko gela: 50,00 euro/eguna.

B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 100,00 euro/eguna.

C. Kultur Etxeko aretoa: 200,00 euro/eguna.

D. Kiroldegiko instalazioak, kiroldegi estalia izan ezik: 100,00 euro/eguna.

E. Pabiloi estalia:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro/eguna.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituta.

F. Beste lokal batzuk:

a) Ikastetxeko gelak: 50,00 euro/eguna.

b) Ikastetxeko gimnasioa.

–Zorua estali gabe: 100,00 euro/eguna.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituta.

II. epigrafea.–Ikus-entzunezko materiala, argiteria eta/edo soinua:

A. Bideo proiektagailu digitala: 25,00 euro.

B. Zinea proiektatzeko pantaila: 45,00 euro.

C. Zerbitzu teknikoak, 4 ordu: 150,00 euro.

D. Zerbitzu teknikoak, 8 ordu: 250,00 euro.

8 ordutik gora, ordu bakoitzeko, 26,00 euro.

II.–Toki entitatearen eskumenekoak diren jarduera administratiboak egiteko edo zerbitzuak emateko tasak:

A) Agiriak eta lizentziak luzatu eta tramitatzea:

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta faxak. 0,20 euro, orrialde bakoitza.

b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitza, DIN A-3koa gehienez ere: 4,40 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak: 1 euro.

d) Agiriak bilatzea udal artxiboan eta/edo erregistroan: 2 euro agiriak bilatzeko eskaera bakoitzeko.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 12,50 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentzia eskaerak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Tramitazio hutsa: Gutxienez ere: 43,00 euro.

b) Lehen aldiz okupatzeko lizentzia eskuratzea: 43,00 euro.

c) Plan partzialak, xehetasun-azterketak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta gisakoak onetsi eta aldatzea: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

d) Establezimenduen irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 43,00 euro.

e) Jarduerarako eta/edo irekitzeko lizentzien titulartasuna aldatzea: 43,00 euro.

f) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 10,00 euro.

g) Arriskutsu gerta daitekeen animalia edukitzeko lizentzia: 13 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileak: hutsik dauden lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: deialdian zehazten dena.

b) Obra eta zerbitzuetakoak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitza: baldintzetan zehazten dena.

c) Ahalmenak askiestea: 10,00 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikinak aztertzea, alde batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

b) Lerrokadura eta sestren seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

6.–Irekitzeko lizentziak.

Gutxienez: 43,00 euro.

EJZren kuotaren gainean: % 1.

7.–Ikuskapenak.

1.–Gutxieneko eskubideak: 43,00 euro.

2.–Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik: Ikustaldi bakoitza: 43,00 euro.

3.–Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, eraikitako m² bakoitzeko: 0,50 euro.

4.–Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, aldi bakoitzeko: 43,00 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Azterketa berak eskaturik egiten denean.

b) Azterketa Udalak aginduta edo alde biko espedientea dela-eta egiten denean, betiere bidezkoa denean higiezin osoa edo zati bat sendotu edo eraisteko obrak egitea.

5.–Eraikinen hondamen egoeraren gaineko espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean horretarako zehaztu den tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6.–Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 43,00 euro.

B) Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak:

1.–Igerilekuak.

–6 urtetik beherakoak eta %65etik gorako baliaezintasuna dutenak: doan.

–%65etik beherako baliaezintasuna dutenak, erretiratuak eta pentsiodunak: 20,00 euro urtean.

–Sarrerak:

Igerilekuen denboraldian:

6 eta 15 urte bitartekoak: 2,00 euro egunean.

16 urtetik gorakoak: 4,00 euro egunean.

Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean:

6 eta 15 urte bitartekoak: 1,25 euro egunean.

16 urtetik gorakoak: 3,00 euro egunean.

ABONAMENDUAK

URTEAN

HILEAN

6 eta 15 urte bitartekoendako, banakakoak:

37,50 euro

10,00 euro

16 urtetik gorako banakakoak:

50,00 euro

20,00 euro

2 kideko familia unitatea

94,00 euro

Ez da

3 kideko familia unitatea

98,00 euro

Ez da

4 kideko edo gehiagoko familia unitatea:

110,00 euro

Ez da

Oharra: sarrerek eta abonamenduek, indarra duten bitartean, instalazioetara sartu eta arauei jarraituz instalazioak erabiltzeko baimena ematen dute.

1998rako ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B apartatuak, eta tarifak bateratu dira.

2. Udalaren kirol instalazioen erabilera:

Padel pista, pabilioia eta pilotaleku estalia erabiltzea, argindarra erabiltzea beharrezkoa denean: 2,00 euro/ordu.

C) Udal hilerriko tasak:

a) Lurperatzeko eta tokiz aldatzeko eskubideak: 62,50 euro.

b) Horma-hilobiak, hilobiak edo lur puskak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

Nitxoak: 700,00 euro.

Hobiak: 1.550,00 euro.

Lurra:

1. Ehorzlekuak, 3,75 m² (1,5 x 2,5) bitartekoak: 120,00 euro/m².

2. 3,75 m²-tik goitiko hilobiak, 6 m² bitartekoak: 233,00 euro/m².

D) Gazteen txokoaren tasak.

Erabiltzaile bat, familia bakoitzeko: 135 euro, denboraldi osoa.

Bi erabiltzaile edo gehiago, familia bakoitzeko: 120 euro, denboraldi osoa.

Hiru erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 90 euro, denboraldi osoa.

Eguneko sarrera: 4 euro.

Denboraldi osoa hiru epealditan ordainduko da.

E) Ezkontza zibila herrigunetik kanpo egiteko tasak:

150 euro.

F) 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea:

Nafarroako Gobernuaren tarifak.

G) Informatika gela.

Ikastaroak: gastu itzulketa.

H) Oinezkoendako eremura sartzea:

Oinezkoendako eremura sartzeko agingailua: gastua itzultzea.

Isunak oinezkoendako eremuan gaizki aparkatzeagatik: behar den ordenantzan ezartzen diren zenbatekoak.

I) Musika eskola: ikasturte osoa.

Haurtzaindegi musikala, 1. eta 2. maila: 109,80 euro.

Hastapena, 169,20 euro.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 199,35 euro.

Musika Hizkuntza, helduak: 129,60 euro.

Musika tresnak, 357,75 euro.

J) Ikastaroak.

Kuota, ikastaroa 2 egun astean: 60,00 euro aldi bakoitzeko.

Kuota, ikastaroa egun 1 astean: 30,00 euro aldi bakoitzeko.

III.–Kontribuzio bereziak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

IV.–Udal zergak.

A) Lurraren gaineko kontribuzioa:

Karga-tasa: %0,31.

Ekonomia Jardueren gaineko Zerga: Udalaren errekargua: %40,00.

B) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

Karga-tasa: % 4,50.

C) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

D) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

Lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, Toki Ogasunei buruzko legedian ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.

Zerga-tasa: %20.

E) Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

Zerga-oinarria: hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa bezainbat.

Karga-tasa: %13,50, hiri-lurreko ondasunen gaineko egungo kontribuzioaren gainean.

F) Luxuzko gastuen gaineko zerga:

a) Apustu gurutzatuetan, %15,00.

b) Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan, %30,00.

c) Bingoko sarietan, %10,00.

Ablitasen, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2003636