73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

801/2020 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Farmaziako lizentzia edo gradua sartzen duena Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren I. eranskinean jasota dagoen osasun langileen profilean. Foru agindu horren bidez, irakasleek frogatzen ahal dituzten berariazko profilak zehaztu ziren eta horiek egiaztatzeko prozedura ezarri zen.

2020ko abenduaren 4an, Idoya Beltrán Gárate andreak, Farmazialarien Elkargo Ofizialeko irakaskuntza arloko bokalak, eskabide bat aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, eskatzeko sar dezatela Farmaziako lizentzia edo gradua Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren 1. eranskinean jasota dagoen osasun langileen profilean. Foru agindu horren bidez, irakasleek frogatzen ahal dituzten berariazko profilak zehaztu ziren eta horiek egiaztatzeko prozedura ezarri zen.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren bidez, irakasleek frogatzen ahal dituzten berariazko profilak zehaztu ziren, eta haiek egiaztatzeko prozedura ezarri.

Hala, foru agindu horren 1.3 artikuluaren arabera, berariazko profil bat frogatzen duen irakasleak profil hori duen lanpostua aukera dezake, baldin eta lanpostu hori eskaintzen bada bera titularra den kidego, espezialitate eta hizkuntza berean, edo aldi baterako kontratatua izateko sartua dagoen zerrendan.

Foru agindu horren I. eranskinean ezartzen dira osasun profila egiaztatzeko onartzen diren titulazioak, honako hauek alegia: Erizaintzako diploma edo hari dagokion gradua, OLTa edo hari dagokion gradua, Medikuntzako lizentzia edo hari dagokion gradua, eta Fisioterapiako diploma edo hari dagokion gradua.

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialetik jasotako idazkian azaltzen da uztailaren 3ko CIN/2137/2008 Aginduan bildutako araudiaren zati bat, haren bidez ezarri baitziren farmazialari lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duten unibertsitate titulu ofizialak frogatzeko baldintzak, baita 44/2003 Legean bildutakoa ere, zeinaren bidez osasun arloko lanbideak antolatu baitziren, eta han eginkizun hauek esleitzen dizkie farmazialariei: “botikak ekoitzi, kontserbatu eta banatzeko jarduerak, eta, orobat, prozesu analitikoetan, farmakoterapeutikoetan eta osasun publikoa zaintzekoetan laguntzea”.

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak egindako eskaera azterturik, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak egiaztatu du beharrezkoa dela osasun profilean sartzea Farmaziako lizentzia edo gradua daukatela frogatzen duten pertsonak.

Prozedurari dagokionez, martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren azken xedapenetako lehenean ahalmena ematen zaio Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari eta, hark eskuordetuta, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari foru agindu horretan araututako profilak sortu edo aldatzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuarekin bat, gaur egun, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak betetzen ditu lehengo Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren eginkizunak.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Farmaziako lizentzia edo gradua sartzea Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren I. eranskinean jasota dagoen osasun langileen profilean. Foru agindu horren bidez, irakasleek frogatzen ahal dituzten berariazko profilak zehaztu ziren eta horiek egiaztatzeko prozedura ezarri zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 18an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004187