72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, udako euskarazko kanpaldietan 2020an parte hartzen duten haur eta gazteendako dirulaguntzen laburpenean

2020ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ean, udako euskarazko kanpaldietan 2020an parte hartzen duten haur eta gazteendako dirulaguntzen laburpena.

Akats baten ondorioz, argitaratutako iragarkian Lakuntza agertzen da igorle gisa, baina Sakanako Mankomunitatea behar du. Beraz, iragarkia argitaratzen da berriz, osorik, epeak eta baldintzak bere horretan utziz.

Iruñean, 2020ko martxoaren 30ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

IRAGARKI OSOA

“Laburpena, udako euskarazko kanpaldietan 2020an parte hartzen duten haur eta gazteendako dirulaguntzena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN identifikazioa: 500935.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen oinarrien helburua da euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak diruz laguntzea.

Deialdi honetan sartzen dira 2020an egiten diren kanpaldiak. Horretarako ezaugarri hauek izan behar dituzte:

a) Euskarazko kanpaldiak izatea, haurrei eta gazteei zuzenduak.

b) Kanpaldiak 5 egun (4 gau) eta 15 egun (14 gau) artean iraun behar du, eta udako oporraldian eginen da, hau da, ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte.

Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Sakanako Mankomunitateak zuzenean edo zeharka kudeatutakoak, baita haren dirulaguntza jasotzen dutenak ere.

b) Txangoak edo bidaiak.

c) Barnetegirik behar ez duten kirol kanpusak.

d) Barnetegirik behar ez duten hiriko kanpaldiak edo kanpaldi irekiak.

–Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 500935) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean http://www.sakana-mank.eus.

–Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 9.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: Aurkezteko epea 2020ko irailaren 30ean amaituko da.

Lakuntzan, 2020ko martxoaren 24an.–Sakanako Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso”.

Iragarkiaren kodea: L2004320