72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-2 unitate morfologikoan. Hasierako onespena

Alkatetzaren martxoaren 23ko 248/2020 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zen Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-2 unitate morfologikoaren xehetasun-azterketa, Inbisa Zizur I SL enpresak sustatua. Haren xedea da H-2A eta H-2B lurzatietan eraikuntzako lerrokadurak berregokitzea eta eraikinaren bolumenak antolatzea, eta bertan aurreikusten da bi lurzatien artean eraikitako azalera eta hirigintzako aprobetxamendua lekualdatzea.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Zizur Nagusian, 2020ko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2004182