72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

11/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 11/2019 aldaketa egitea Udalaren 2019ko aurrekontuan, kreditu-gehigarriak sortzeko.

2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kredituak

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
55.200,00 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 55.200,00 euro.

Vianan, 2020ko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2004068