72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Tokiko Gobernu Batzarrari utzitako eskumenak bereganatzea

Alkate udalburuak martxoaren 25ean eman 22/2020 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskudantziak bereganatzen dira, ekainaren 21eko 51/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu baitziren. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa–Alkatetzaren ekainaren 21eko 51/2019 Ebazpenaren bitartez Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumen guztiak bereganatzea, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako egungo alarma egoeragatik, eta betiere Estatuko eta autonomietako osasun agintariek emandako gomendioei jarraituz, ez baita gomendagarria udaletako kide anitzeko organoen bilkurak egitea, arrisku egoerak saihestearren.

Bigarrena.–Alkatetzak eskumena bereganatzea, gai horietaz arduratzeko, bera baita eskudantzia horien organo eskuordetzailea, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma egoerak iraun bitartean, bai eta izan daitezkeen luzapenetan ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kideei, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren Gardentasun Atarian, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duten hurrengo bilkuran.”

Ribaforadan, 2020ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2004252