72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Víctor Manuel Lerga Abete jauna, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Víctor Manuel Lerga Abete jauna, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Ataleko burua. Kargu-uzteak 2020ko apirilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 10ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2004017