72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Tokiko Gobernu Batzarrari utzitako
eskumenak alkateak bereganatzea

Berriozarko Udaleko alkateak, 2020ko martxoaren 20an, honako ebazpen hau (20200201 zenbakiduna) eman zuen:

“Ikusirik, 2019ko ekainaren 27ko Alkatetzaren 20190370 Ebazpenaren bidez Alkatetzaren eskudantzia hauek eskuordetu zitzaizkiola Tokiko Gobernu Batzarrari:

–Fakturak eta ordainketak onestea, 2.000 eurotik gorakoak badira, salbu oporraldiarekin batera gertatzeagatik Tokiko Gobernu Batzarra biltzen ez den hiletan; horietan eskumena ez da eskuordetuko.

–Diziplina-espedienteak ebaztea, salbu funtzionarioek Udalbatzaren zerbitzura lan egiteari uztea eta langileak kaleratzea badakarte.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, espresuki Udalbatzaren eskuetan utzi ez direnak, bai eta hirigintza-kudeaketako tresnak eta urbanizazio proiektuak onestea ere.

–Urteko kontratazioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino handiagoa ez denean, eta urte anitzeko kontratazioak, gastua lau ekitaldiri baino gehiagori aplikatzen ez zaienean eta urteko guztien arteko zenbatekoak aipatu portzentajea gainditzen ez badu. Dena dela, alkateak jarraituko du izaten kontratatzeko eskumena, balioetsitakoa 40.000 eurotik gorakoa ez denean, BEZa kanpo, hornidura eta zerbitzu kontratuetan, ezta 150.000 eurotik gorakoa ere, BEZa kanpo, obra kontratuetan.

–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

–Diru-laguntzetarako deialdiak onestea, Osoko Bilkuraren eskumena ez direnean.

–Langileak hautatzeko probetarako eta lanpostu finkoak betetzeko lehiaketetarako oinarriak onestea.

–Jabari pribatuko ondasunak kostu bidez erabiltzea, epea bost urtetik gorakoa ez bada, ez eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten %5etik gorakoa ere.

–Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, baldin eta haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, eta, betiere, 3 milioi euro baino gehiagokoa ez denean; halaber, ondasunak besterentzea honako kasu hauetan:

1. Balio historiko edo artistikoaren deklarazioa duten ondasun higiezin edo higigarriak direnean, aurrekontuan aurreikusi gabe.

2. Aurrekontuan aurreikusita egonik, ondasunak eskuratzeko zehaztu diren portzentaje eta zenbatekoak gainditzen badituzte.

Ikusirik beharrezkoa dela, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua onetsi eta gero, neurri bereziak hartzea eta horiek eragina dutela administrazio publikoen kudeaketan.

Ikusirik dauden salbuespenezko zirkunstantzien ondorioz, zerbitzuek eraginkortasunez funtziona dezaten, komenigarria dela Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordeturiko eskumen generikoak aldi baterako beregana ditzan Udaleko Alkatetzak, azken horrek organo eskuordetzaile gisa dituen eskudantziak baliatuz.

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluarekin (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 10 artikuluekin,

EBAZTEN DUT:

Lehena: Udaleko Alkatetzak bereganatzea berak 2019ko ekainaren 27an eman zuen 20190370 Ebazpenaren bidez eskuordeturiko eskumen generikoak, Alkatetza bera izanik haien organo eskuordetzailea.

Bereganatze hau aldi baterakoa izanen da, alarma egoeraren deklarazioak iraun bitartean.

Bigarrena: Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta iragarki-taulan eta udal egoitza elektronikoan ere jartzea; dena den, errebokatzeak indarra izanen du ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena: Ebazpen hau Tokiko Gobernu Batzarreko kideei jakinaraztea”.

Berriozarren, 2020ko martxoaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2004312