72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2020ko martxoaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Barillasen, 2020ko martxoaren 13an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2004066