72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzak aldi baterako bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordeturiko eskumen generikoak

Antsoaingo Udaleko alkateak 191/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko martxoaren 24an. Hona hemen testu osoa:

Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 28ko 386/2019 Ebazpenaren bidez Alkatetzaren zenbait eskumen eskuordetu zitzaizkiola Tokiko Gobernu Batzarrari.

Ikusirik beharrezkoa dela, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua onetsi eta gero, neurri bereziak hartzea eta horiek eragina dutela administrazio publikoen kudeaketan.

Ikusirik dauden salbuespenezko zirkunstantzien ondorioz, zerbitzuek eraginkortasunez funtziona dezaten, komenigarria dela Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordeturiko eskumen generikoak aldi baterako beregana ditzan Udaleko Alkatetzak, azken horrek organo eskuordetzaile gisa dituen eskudantziak baliatuz.

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluarekin (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 10. artikuluekin,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udaleko Alkatetzak bereganatzea 2019ko ekainaren 28an eman zuen 386/2019 Ebazpenaren bidez Tokiko gobernu batzarrari eskuordeturiko eskumen generikoak, Alkatetza bera izanik haien organo eskuordetzailea.

Bereganatze hau aldi baterakoa izanen da, alarma egoeraren deklarazioak iraun bitartean.

Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta iragarki-taulan eta udal egoitza elektronikoan ere jartzea; dena den, bereganatzeak indarra izanen du ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Tokiko Gobernu Batzarreko kideei jakinaraztea.

Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Antsoainen, 2020ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2004340