72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

770/2020 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 24ko 74E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Elisa González Franco andreak maisu-maistren kidegoan sartzeko txanda irekiko hautapen prozedura batean parte hartu zuen, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) eta Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateetan, zeina Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. 2019ko abuztuaren 1ean, Elisa González Franco andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpen horren aurka.

Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 29an emandako 74E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin da Elisa González Franco andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, baita maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

74E/2020 Foru Aginduarekin bat, Administrazioak Elisa González Franco andreari egin dion baremazioari erreparatuz gero (1,25 puntu hizkuntzak jakiteagatik, 3.2) atalean), eta kontuan hartuta aurreko paragrafoan azaldutako gehieneko puntuazioa (2 puntu III. atalean), egiaztatua gelditzen da errekurtsogileak, nahiz eta 1,25 puntu dagozkion ingelesez eta euskaraz jakiteagatik, 2 puntu lortu dituela azkenean III. atalean (puntu 1 “Etengabeko prestakuntza” izeneko 3.1 atalarengatik eta puntu 1 “Hizkuntzak” izeneko 3.2 atalarengatik); hau da, hizkuntzak jakiteagatik legozkiokeen 0,25 puntu ezin izan dira baloratu, horiekin gainditzen baitu ezarrita dagoen gehieneko puntuazioa.

Foru agindu horrek ezartzen du ezen, baremazioa deialdiaren arabera egin izan balitz eta, 2.4 atalean, 0,50 puntu eman izan baliote B2 euskara-maila izateagatik, II. eta III. ataletan ezarritako gehieneko puntuazioa ez zela errekurtsogilearen kalterako izanen, eta merezimenduen baremoan 0,25 puntu gehiago lortuko zituela.

Hortik ondorioztatzen da Administrazioak egindako baremazioak ez dituela deialdiaren oinarriak betetzen, 3.2 atalean euskararen B2 ziurtagiriaren baremazioari dagokionez, eta jarduketa horrek kalte egiten diola errekurtsogileari.

Horregatik, foru agindu horrek agintzen dio Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari 0,50 puntu eman diezazkiola 2.4.b) atalean (Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko Lanbide Heziketako titulazioak) B2 euskara maila izateagatik, eta, aldi berean, puntuazio hori ken dezala Elisa González Franco andrearen merezimendu baremoaren 3.2 ataletik, zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenean jasotzen baita. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, bai eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

Puntuazio berri hori sartu da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako txanda irekiko hautapen prozeduraren kudeaketa sisteman. Horrenbestez, errekurtsogileak azken puntuazio hau izan du hautapen prozesuan: 7,5343 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 24an emandako 74E/2020 Foru Agindua gauzatzea. Hala, Elisa González Franco andreari 0,50 puntu esleitzen zaizkio merezimendu baremoaren 2.4.b) atalean (Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko Lanbide Heziketako titulazioak) B2 euskara maila izateagatik, eta, aldi berean, puntuazio hori kentzen zaio merezimendu baremoaren 3.2 ataletik, zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenean jasotzen baita. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, bai eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere, Hezkuntza Departamentuaren Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena.

2. Azken puntuazio hau ematea Elisa González Franco andreari Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatearen hautapen prozesuan: 7,5343 puntu.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 16an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004127