72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

722/2020 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 27ko 44E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 18an emandako 3370/2018 Ebazpenaren bidez, Estatuko lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak. Gloria María Riveiro Tassias andrea, maisu-maistren kidegoko jarduneko funtzionarioa Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean, lekualdatze-lehiaketa horretan onartua izan zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 20an emandako 900/2019 Ebazpenaren bidez, destinoen behin-behineko esleipena onetsi zen. Destino-hartzaileen artean Gloria María Riveiro Tassias andrea zegoen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 23an emandako 1655/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze-lehiaketarako deialdian esleitutako destinoen behin betiko esleipena onetsi zen. Zerrenda horretan ere Gloria María Riveiro Tassias andrea ageri zen, destino baten esleipen-hartzaile gisa.

2019ko maiatzaren 27an, Gloria María Riveiro Tassias andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 1655/2019 Ebazpenaren aurka, argudiatuz behin-behinekoz esleitu zitzaion lanpostuari uko egin ziola deialdian ezarritako epearen barruan.

Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 27ko 44E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen Gloria María Riveiro Tassias andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua premiatu zen errekurtsogileak aurkeztutako ukoa onar zezan eta egokitu zezan Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 1655/2019 Ebazpena. Horrek berekin dakar errekurtsogilea lekualdatze-lehiaketan parte hartu aurretik zeukan destinora itzultzea, hots, Zudairiko Las Amescoas HLHIPra.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Gloria María Riveiro Tassias andreak aurkeztutako ukoa, hots, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren tramitazio prozesuan aurkeztu zuena: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak. Lekualdatze-lehiaketa horren deialdia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 18an emandako 3370/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Aldatzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 23an emandako 1655/2019 Ebazpenaren I. eranskina (Destinoen esleipena), eranskin horretatik Gloria María Riveiro Tassias andrea ateratzeko. Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiko destinoen behin betiko esleipena onetsi zen.

3. Aldatzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 23an emandako 1655/2019 Ebazpenaren V. eranskina (Ukoak), eranskin horretan Gloria María Riveiro Tassias andrea sartzeko. Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiko destinoen behin betiko esleipena onetsi zen. Aldaketa horren ondorioz, errekurtsogilea lekualdatze-lehiaketan parte hartu aurretik zeukan destinora itzuliko da, hots, Zudairiko Las Amescoas HLHIPra.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 12an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2004070