59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Irunberriko “San Isidro” zahar etxean adinekoentzako zerbitzuak emateko prezio publikoak 2020rako. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 17an egin bilikuran, hasiera batez onetsi zuen, besteak beste, Irunberriko “San Isidro” zahar etxean adinekoentzako zerbitzuak emateko prezio publikoak 2020rako ezartzeko erabakia, legez behar den gehiengoa zuela.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2020ko prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2019ko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2003335