59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Pasabideen tasa 2020rako

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2020ko apirilaren 20an bukatuko dela epea, pasabideen gaineko 2020. urteari dagozkion tasak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko apirilaren 20an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2020ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2003630