59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Esako bazkalekuko larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2020ko martxoaren 26an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Esako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Esan, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2003250