59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Borondatezko birpartzelazioa, Zurukuaingo UE-ZUR-14 unitatean, Maitan Eraso Azkonak sustatua. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Zurukuaingo UE-ZUR-14 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzak 2019ko uztailaren 3an emandako Ebazpenarekin.

Bigarrena.–Birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinarazten zaie.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Aritzalan (Deierri), 2020ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2002779