59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Bake epaile titularraren eta bake epaile ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epea izanen da, legezko baldintzak bete eta Uxueko bake epaile titular nahiz ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan. Bertan eskuratuko dituzte eskabidea nahiz informazioa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uxuen, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2003282