59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Okupatu aurreko aktak egiteko deialdia. A-68aren zerbitzu-errepidea. II. fasea

Ikusirik Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 20an hartutako erabakia, zeinaren bitartez proiektu honen interes orokorra deklaratu baitzen: “A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua (Ebroko Autobia), 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”. Erabaki hori 2017ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an.

Ikusirik Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpena, (2019ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 10ekoa) zeinaren bitartez teknikoki onetsi baitzen “A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua (Ebroko Autobia), 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektua, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri. Zerrenda ebazpen horren eranskinean agertzen zen.

Kontuan hartuz, jendaurrean egoteko epea iraganik ez zela alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 600/2019 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita jendaurreko aldia eta behin betiko onesten proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”, 2019ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 30ean.

Nafarroako Gobernuari eskatu zitzaiolarik obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara zezala, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, hala egin zuen 2019ko uztailaren 31ko 6ko Erabakiaren bidez; 2019ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Ikusirik 914/2019 Ebazpena, abuztuaren 9koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana (2019ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 22koa), zeinaren bidez zuzentzen baita Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpena. Ebazpen haren bidez, teknikoki onetsi zen “A-68aren zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua (Ebroko Autobia), 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”, eta jendaurrean jarri, hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (ebazpen horren eranskinean ageri da zerrenda).

Kontuan hartuz, jendaurrean egoteko epea iraganik ez zela alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 80/2020 Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita jendaurreko aldia eta behin betiko onesten, proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendua: “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”, 2020ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 13an.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lortzen diren adiskidetasunezko akordioei kalterik egin gabe, ukitutako interesdunei jakinarazten zaie okupazioaren aurreko akta zein egun eta ordutan egin behar den, gutxienez zortzi egun lehenago, eta ediktua argitaratzen da Herriko Etxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako bi egunkaritan.

Horiek guztiak horrela, aurretik aipatu dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean, eta ikusirik Udalaren egungo Erregelamendu Organikoa eta aplikagarri diren gainerako ordenantzak, Hiri Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua naizen honek

XEDATZEN DUT:

Lehena.–Dei egitea espedientean ukiturik suertatu diren lurzatien jabeei eta bestelako eskubideen titularrei (zerrendan ageri dira), okupatu aurreko aktak egiteko egintzara ager daitezen, bertan zehaztuko baitzaie desjabetu beharreko ondasun edo eskubidea, hori guztia ezarritako legezko bideei jarraikiz. Akta horiek Tuterako Udalaren bulegoetan eginen dira (Plaza zaharra, 1, 1. aretoa) 2020ko apirilaren 7an, behean aipatzen den orduan. Interesdunek jabetza egiaztatuko duten titulu edo agiriak aldean dituztela agertu beharko dute:

POLIGONOA

LURZATIA

FINKA

OKUPATU BEHARREKO AZALERA

(m²)

JABEAK/BESTELAKO INTERESDUNAK

PARTE-HARTZEA

EGUNA

ORDUA

Aldi baterakoa

Behin betikoa

Guztira

37

26

5674

170,90 m²

89,10 m²

260,00 m²

Lorea Ilundain Gómez

% 100,00

Apirilak 7

11:00

37

25

5674

00,00 m²

988,67 m²

988,07 m²

Lorea Ilundain Gómez

% 100,00

Apirilak 7

11:00

37

23

3938

7.793,07 m²

2.050,80 m²

9.843,84 m²

–Gestiones Fuenlona SL

–Ángel Zamora Tantos.

–Jose Ignacio Zamora Tantos

% 50,00

% 25,00

% 25,00

Apirilak 7

11:30

Bigarrena.–Deitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko delegatutako edo baimendutako ordezkari bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Tuterako Herriko Etxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako bi egunkaritan argitaratuko da. Orobat, ukitutako titularrei, Alkatetzari eta Kontu Hartzailetza eta Idazkaritza Alorrari jakinaraziko zaie.

Laugarrena.–Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko akta egiteko unera arte interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.

Tuteran, 2020ko martxoaren 5ean.–Arloko zinegotzi delegatua, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2003544