59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko martxoaren 2an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 02-MAR-20 (3/US).

“Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egon da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko azaroaren 4an (6/US) hartu erabakiaren bidez hasiera batez onetsi eta 2020 urtarrilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea Sanduzelaiko VI. unitate integratuko ZNO-1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Cima Ingenieros SLUk tramitera aurkeztua.

2. Igor bekio erabaki hau Iruñerriko Mankomunitateari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Cima Ingenieros SLUri eta Sergio Murillo Saldiasi.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2003252