59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileentzako 2020ko lan egutegia, honako arau hauek oinarri hartuta: maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; azaroaren 22ko 250/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko herrietako jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; abenduaren 19ko 197/2019 Foru Agindua, Lehendakaritza, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzako 2020ko lan-egutegia onesten duena, abenduaren 27ko 337/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak deklaratzen dituena 2020rako epeak zenbatzearen ondorioetarako; eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Gisa hartara, honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 26a, 27a eta 28a: herriko jaiak.

–Irailaren 29a: San Migel, jaieguna herrian.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2020ko lan egutegian ezarri diren gainerako jaiegunetan.

2020ko abenduaren 24an eta 31n, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak itxirik egonen dira, udal langileen ordu konpentsazioagatik. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2020ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2003125