59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2020ko tasak eta zerga-tasak

Murchanteko Udalak, 2019ko abenduaren hemeretzian egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko ekitaldirako aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantzetan. Hori 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aipatu ordenantza eta tasak, zeinak aldatu baitira lehenago argitaratu zirenetik, eta agindu da haiek osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aldaketarik ez dutenek indarrean jarraituko dute.

1.–ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Inprimakiak: Edozein motatakoak: 0,5 euro.

–Ziurtagiriak: Edozein motatakoak: 2 euro.

–Altak eta bajak, kontribuzio eta antzekoetan: 2 euro.

–Arma txartelak: 15 euro.

–Fotokopiak, alde bakarretik: 0,2 euro.

–Fotokopiak, aurrealdea eta atzealdea: 0,4 euro.

–Salbuespenez, faxez igortzea: 3 euro.

–Sinaduren onarpenak eta agirien konpultsa:

  • Erroldatuak, tarifa bakarra: Agiriaren aurrealdea eta atzealdea: 2 euro.
  • Erroldatuak, tarifa bakarra: Agiriaren aurrealdea eta atzealdea: 8 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak, Nafarroako Gobernua: 3 euro.

–Establezimenduak irekitzeko lizentzia behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 65 euro.

–Eraikinak ikuskatzea, lerrokadurak eta sestrak seinalatzea eta mota guztietako ikuskapenak, alderdi batek eskaturik: 65 euro.

Telefono zerbitzutik emaniko erroldako agiriak eta ziurtagiriak doakoak izanen dira.

2. Ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

A.–60.101,21 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: 160 euro.

120.202,42 euro bitarteko establezimenduak: aurrekontuaren % 0,30.

300.506,05 euro bitarteko establezimenduak: aurrekontuaren % 0,43.

601.012,10 euro bitarteko establezimenduak: aurrekontuaren % 0,58.

601.012,10 eurotik goitiko establezimenduak: aurrekontuaren % 0,71.

B.–Berritik paratzen diren baina irekitzeko lizentzia lortzeko jarduera sailkatuen espedientea aldez aurretik tramitatzea behar ez duten establezimenduetarako, haien aurrekontuak 60.101,21 eurotik goiti egiten ez badu: 75 euro.

60.101,21 eurotik goiti egiten badu, A atalari jarraikiz kotizatu beharko dute.

C.–Lokala tokiz aldatzea:

A atalekoari jarraikiz ordaindu beharko dute, berritik paratzen direnek bezala.

D.–Handitzeak edo sailkapen aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 75 euro A atalekoentzat eta 25 euro, B atalekoentzat.

E.–Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, salbu eta eskabidea sei hilabeteko epean egiten bada, aurreko titularrari udal lizentzia ematen zaion egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, 40 euro ordainduko dira lizentzia emateko udal eskubideengatik.

4. Ordenantza fiskala, erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein berrikuntza egiteko tasak arautzen dituena.

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

1.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.1.1. Zoladura orokorra duten lekuetan: 2,50 euro.

Zangak ireki badira higiezinen bat eraikitzeko edota EIOZa ordaindu behar izan duten beste obrak egiteko, haien barruan sartuak daudela hartuko da. Ordaintzetik salbuetsirik egonen dira hornidura, saneamendu eta kaleko argien zerbitzuko matxuragatik sortutakoak.

1.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 1,20 euro.

I.2.–Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

1.2.1. Zoladura orokorra duten lekuetan: 4 euro.

1.2.2. Zola eman gabeko lekuetan: 2 euro.

II. epigrafea.–Ez dute tasarik ordaindu beharko minusbaliotasuna dutenendako oztopo arkitektonikoak kentzeko obrek.

5. Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

Ibilgailuen pasabidea: 0 euro (0).

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

Prezioa urtean 55 euro izanen da, Udalak ordaindu dutenei ematen dien bereizgarria paratu eta gero.

Kuota erdiak kobratuko dira, eskaera sei hilabete baino gutxiagorako egin bada.

6.–ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1.1.–Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza.

Zer erabakitzen den, horren araberakoa izanen da. Besterik ezean, 5,30 euro/m² edo zatikia eremu publikoa okupatzeagatik, urte osoan, jaiegunak barne.

1.2.–Festetako postuak eta barrakak:

Urtero hitzarmen bat sinatuko da Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkartearekin (AIFNA), udalerriko jai guztietarako elkartearen esku jarritako feria esparrua okupatzeko eskubidea arautu beharrez. Hitzarmenean behar diren baldintzak arautuko dira, hala nola erabilerari eta prezioari buruzkoak; azken hau ez daiteke aitzineko ekitaldikoa baino apalagoa izan. 2020an 1.015 eurokoa izanen da.

Orokorrean, AIFNAkoak ez diren guztiek egunean 20 euro ordaindu beharko dituzte.

1.3.–Asteroko merkatua.

Osasun arrazoiengatik, debeku da jakiak saltzea.

Astean behin bakarrik egin daiteke, zehazki ostiraletan, eta nahitaez Triunfante kalean egin beharko da, 9 metro linealeko eremuetan, aldez aurretik zehaztuko baitira. Tarifa kontuetarako, kuota bakarra kobratuko da; alegia, 14 euro eguneko. Hortik goitiko metro lineal bakoitzeko 1,60 euro kobratuko da.

Nahi dutenek aukera izanen dute urteko bonoa ordaintzeko, 460 eurokoa; horrek urte osoan lekua erreserbatzea dakar. Eskubide hori errespetatuko zaie merkatu txikia egiten den egun bakoitzeko 9:00ak arte; hortik aurrera eskubidea galduko dute eta ez dute ordaindutako kuotaren zati proportzionala jasotzeko eskubiderik izanen.

1.4.–Lurzorua obretarako okupatzea:

Lehen-lehenik argitu behar da ahal dela galarazi behar dela karrikak osorik okupatzea.

Besterik ezin bada, eraikuntzako materialekin edo obra-hondakinekin, nahiz edukiontzi, hesi, aldamio eta horrelatsuko instalazioekin, edota garabi eta kargagailuekin erabilera publikoko lurrak okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko, egunean: 0,60 euro/eguna.

8.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: Ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen araberakoak izanen dira.

Sartzeko edo matrikula egiteko kuotak bere horretan mantenduko dira.

Itzulitako ordainagiri bakoitzak 5 euroko gastu erantsia ekarriko du, tramitazioagatik, bai eta indarra duen legeak ezartzen dituen errekargua eta gastuak ere.

Kuotak ordaintzen ez badira, matrikulak gastu hori estaltzeko balioko du, besteak beste.

Bi ordainagiri pagatu gabe uzten badira, elkarren segidakoak izan edo ez, haurra 0-3 urteko ikastetxetik kanpo geldituko da berehala, aldez aurretik jakinarazteko edo ohartarazteko beharrik gabe, horrela ez-ordaintzea galaraziko delakoan.

Erroldaturik ez dauden haurrek % 28ko igoera izanen dute ikasturte guztirako ordaindu beharreko tarifetan.

9.–ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

c) Ezkontzen ospakizunak Herriko Etxean:

110 euroko kuota.

Ospakizunen ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00 arte, eta larunbatetan, berriz, 8:00etatik 13:30 arte.

Larunbat arratsaldeetako kuota 170 euro izanen da, eta ordutegia, berriz, 19:00etatik 20:30 arte.

Hortaz, ordutegi horretatik kanpo daude gainerako arratsalde guztiak, igande eta jaiegunak.

Kuota horiek aldez aurretik ordaindu beharko dira.

10.–ORDENANTZA FISKALA, MURCHANTEKO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE IKASTARO EDO JARDUERETAN SARTU, IZENA EMAN EDO MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Igeriketa ikastaroak.

–Haurrak: 35 euro. Erroldatu gabeak: 42 euro.

–Helduak: 40 euro. Erroldatu gabeak: 45 euro.

Abonamendua nahitaezkoa da kasu guztietan.

Helduendako kirol ikastaroak:

–Aerobic/Step/Tonifikazio/GAP eskolak.

–Pilates/Bizkar osasuntsuko eskolak.

–Body Pump-eko eskolak.

–Yoga integraleko eskolak.

  • Erroldatuak: 60 euro hiruhilekoan behin aurtengo abonatuendako, eta 75 euro abonatu ez direnendako.
  • Erroldatu gabeak: Tasa bakarra: 80 euro.

–Hipopresiari buruzko eskolak. Erroldatuak: 30 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 45 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.

  • Erroldatu gabeak: Tasa bakarra: 80 euro.

–Dantza aktiboaren eskolak: 3 egun.

  • Erroldatuak: 60 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 75 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.
  • Erroldatu gabeak: Tasa bakarra: 80 euro.

Haurrendako kirol ikastaroak.

–Karateko eskolak:

  • Erroldatuak: 60 euro hiruhilekoan, aurtengo abonatuendako, eta 75 euro hiruhilekoan, abonatu ez direnendako.
  • Erroldatu gabeak, tasa bakarra: 80 euro.

–Bestelakoak:

  • Haurrendako antzerki eskolak: 100 euro erroldatuendako, eta 110 euro erroldatu gabeendako. 2019-2020 ikasturte osoa. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.
  • Hezkuntza/Kulturako ikastaroak: Eskulanak, 170 euro urtean. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.
  • Atseden hartzeko lantegia: 18 euroko kuota bakarra hilean, hilabete guztietan. 25 euro, erroldatu gabeek.

Gazte Etxe berriko kuota:

11tik 15 urtera bitartekoen taldea. 32 euroko kuota bakarra hiruhilekoan. 40 euro, erroldatu gabeek.

10 urtekoen taldea. 10 euroko kuota bakarra hiruhilekoan. 15 euro, erroldatu gabeek.

Inskripzioa egin ondoan, bazkide txartela banatuko da eta, horretarako, nahitaezkoa da argazki bat eramatea. Baja emanez gero, horrek indarra izan dezan, txartel hori itzuli beharko zaio Udalari.

Gimnasioaren erabilera:

Hilabeteko kuota, 0 euro. Nahitaezkoa da kiroldegiko urteko abonamendua edo sarrera aurkeztea.

Partikularrek Murchanteko Udalari eskatzen diotenean Udalaren edozein kirol instalazio edo eraikin erabiltzea:

Irabazteko asmoa duten jarduerak: 12 euro orduko. 22 euro, Murchanten erroldatu gabeek edo EJZ bertan ez dutenek.

Araudi orokorra.

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izena emanda dauden guztiek kirol instalazioen aurtengo abonamendua eduki beharko dute edo, bestela, eguneroko sarrera ordaindu.

Prezio hauek urte bateko indarraldia izanen dute, urte naturalarekin bat, baina indarrean jarraituko dute beste batzuk onesten ez diren bitartean.

Ordainketak bankuko kontuaren bidez helbideratuko dira.

Kobratutakoa ezin da itzuli.

Baja emateko edozein ikastarotan edo jardueratan, Murchanteko Udalari jakinarazi behar zaio, hilabete/hiruhileko bakoitzeko lehen egun balioduna baino lehen. Bestela, hilabete/hiruhileko osoa kobratuko da, eta baja hurrengo hilabete/hiruhilekoan hasiko da.

Norbait hiruhilekoa hasita dagoela inskribatzen bada, hiruhileko osoa kobratuko zaio. Ez da onartuko hiruhileko erdien ordainketarik.

Udalak gutxieneko ratioak ezar ditzake jardueretarako.

Interesdunak jardueran agertzen ez badira, ez zaie inoiz dirurik itzuliko.

Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori laga.

Udalak ikastaro bakoitzean ezarriko ditu errekuperatu ezin diren egunak.

Araudi orokor hau jarduera bakoitzerako zehazten ahal du Udalak.

Inork bi ordainagiri pagatu gabe uzten baditu, elkarren segidakoak izan edo ez, jardueratik kanpo geldituko da berehala, aldez aurretik jakinarazteko edo ohartarazteko beharrik gabe.

Itzulitako ordainagiri bakoitzak 5 euroko gastu erantsia ekarriko du, eta indarra duen legeak ezartzen dituen errekargua eta gastuak.

Ludotekako kuota oporraldietan: 10 euro astean erroldatuendako; 15 euro astean erroldatu gabeendako.

Gehienez ere 30 haur asteko (postuak inskribatu ahala beteko dira zorrotz-zorrotz).

Murchanteko Udal Ludoteken araudi partikularra.

1. Eskabideak Murchanteko Udalaren bulegoetan tramitatzen dira.

2. Bi kuota mota ezarri dira. Bata, Murchanten erroldaturik daudenendako eta bestea, erroldatu gabeendako.

3. Kuota guztiak astekoak izanen dira.

4. Inskripzioaren unean eginen dira ordainketak.

5. Ordaindutakoak ez dira itzuliko, salbu eta behar bezala justifikatutako osasun arrazoirik bada.

6. Norbaitek izena ematen badu astea hasita dagoelarik, kuota osoa ordaindu beharko du. Ez da onartuko aste erdien ordainketarik.

7. Ludoteketako asteetan izena eman dutenen kopuruak Murchanteko Udalak ezartzen duen gutxieneko ratiora iritsi beharko du. Bestela, zerbitzua bertan behera utzi ahalko da eta parte-hartzaileei ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaie.

8. Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori laga.

9. Plazak mugatuak dira eta inskripzio ordenari zorrotz jarraituz esleituko dira.

10. Plazarik lortu ez dutenak itxarote zerrendan sartuko dira.

11. Ludoteken funtzionamendua eta arauak aldatu ahalko dira antolamendu arrazoiak direla medio. Kasu horretan, horren berri emanen zaie izena eman dutenei.

12. Datuen babesa: 2016/679 (UE) Erregelamendua, 13. artikulua. Tratamenduaren arduraduna: Murchanteko Udala. Xedea: Gazteendako programatutako jarduerak kudeatzea. Intereseko informazioa bidaltzea, espresuki eskatzen bada. Lege oinarria: DBEOren 6.1.e) artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 25.2.l) artikuluari dagokionez. Hartzaileak: Legeak behartutako lagapenak bakarrik eginen dira.

Eskubideak: Datuetan sartu, zuzendu eta ezerezteko eskubidea, baita informazio gehigarrian adierazitako bestelako eskubideak ere. Informazio gehigarria: Datuen tratamenduari eta datuak babesteko ordezkariari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua ikusgai dago Udalaren www.murchante.es webgunean.

13. Izena eman dutenek konpromisoa hartzen dute aurretik ezarritako arau guztiak bete eta onartzeko. Izena emateko unean araudi hau ezagutu eta onartzen dutela adierazten dute.

11.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Erroldatuak 2020

–Batena:

  • Pentsiodunak/erretirodunak: 25 euro kasu guztietan. 4 eta 9 urte bitartekoak: 25 euro (18 euro familia ugaria izanez gero, 18 euro % 65etik beherako minusbaliotasuna izanez gero).
  • 10 eta 15 urte bitartekoak: 40 euro (31 euro familia ugaria izanez gero, 27 euro % 65etik beherako minusbaliotasuna izanez gero).
  • 15 eta 45 urte bitartekoak: 45 euro (35 euro familia ugaria izanez gero, 31 euro % 65etik beherako minusbaliotasuna izanez gero).

–Familiena:

  • Erretirodun/pentsiodunek eratutako bikote ezkonduak: 32 euro.
  • Bikote ezkonduak, bietako bat erretiroduna/pentsioduna bada: 45 euro. (Bietako bat bakarrik denean erretiroduna edo pentsioduna).
  • Bikote ezkonduak: 65 euro (52 euro familia ugaria izanez gero).

–Sarrerak:

  • 10 urtetik beherakoak: 4 euro (3 euro familia ugaria izanez gero).
  • 10 urtetik 15 urtera bitarte: 5 euro (4 euro familia ugaria izanez gero).
  • 15 urtetik gorakoak: 7 euro (6 euro familia ugaria izanez gero).

Erroldatu gabeak 2020

–Batena:

  • Pentsiodunak/erretirodunak: 32 euro.
  • 4 urtetik 9 urtera bitarte: 31 euro.
  • 10 urtetik 15 urtera bitarte: 48 euro.
  • 15 urtetik gorakoak: 52 euro.

–Familiena:

  • Erretirodun/pentsiodunek eratutako bikote ezkonduak: 40 euro.
  • Bikote ezkonduak, bietako bat erretiroduna/pentsioduna bada: 52 euro. (Bietako bat bakarrik denean erretiroduna edo pentsioduna).
  • Bikote ezkonduak: 72 euro.

–Sarrerak:

  • 10 urtetik beherakoak: 8 euro.
  • 10 urtetik 15 urtera bitarte: 9 euro.
  • 15 urtetik gorakoak: 10 euro.

Araudi Orokorra.

1. Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beheitiko hiru seme-alaba dituztenak gutxienez, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere % 33ko minusbaliotasun aitortua badu. Halaber, familia ugariaren txartela, indarrean dagoena, aurkezten dutenak.

2. Familia unitateko kide gisa onartuko dira uda partean aldi baterako seme-alabatzat hartzen diren haurrak, eta familiaren bonua haurraren etorrera dataz geroztik egokituko da.

3. 3 urte bitartekoek sarrera doan izanen dute, eta % 65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere bai. % 65era iristen ez badira, % 25eko deskontua izanen da edozein minusbaliotasun izanez gero.

4. Urteak kontatzeko, jaiotza-urtea hartuko da kontuan, jaiotza eguna eta hilabetea edozein izanda ere.

5. Bikote ezkonduan bakar batek baizik ez badu minusbaliotasun aitortua, edo bakar bat baizik ez bada erretiratua edo pentsioduna, % 25eko deskontua eginen da bikote ezkonduen bonuan.

6. Betiere beharrezkoa izanen da hobaria eskatzeko bidea ematen duen egoeraren frogagiria aurkeztea.

7. Deskontuak ez dira metagarriak.

8. Kuota ordaintzen ez dutenei berehala eragotziko zaie Udalaren kirol instalazioetan sartzea. Itzultzen den ordainagiri bakoitzak 5 euroko gastu erantsia izanen du, itzulketagatik. Eta, hala denean, epez kanpo kobratzearen ondoriozko errekargua, indarra duen legeak ezartzen duen moduan.

9. Kobrantza urtean behin eginen da, eta 2020-01-01etik 2020-12-31 arte balioko du.

Prezio horiek mantenduko dira berriak onesten ez diren bitartean.

10. Izatezko Bikoteen Erregistroan ofizialki inskribatutako bikoteak bikote ezkondutzat hartuko dira.

11. Bikote ezkondu edo izatezko bikote batean, bata erroldaturik badago eta bestea ez, abonamendua ez erroldatuarena izanen da.

14.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKAL NAHIZ INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILEREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Partikularrek edo entitate pribatuek antolatutako jardueren kasuan, eta irabazi asmoa badute, 12 euro orduko. Idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek arduradunari ordaindu beharko dizkiote, zuzenean. Murchanten erroldaturik ez daudenek edo EJZrik ez dutenek 22 euro ordainduko dute orduko.

Ingeleseko ikastaroak: Udalaz kanpoko akademia batek ematen ditu 2019-2020 ikasturtean: 2.736 euro urte osoan, irailetik ekainera arteko hilabeteetan banatuta.

Beste ikastaro batzuk, kasu bakoitzean zehaztu beharrekoak.

20.–ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ORDENANTZA

Isunen kudeaketa, eskuodetua.

Aplikatu beharreko araudia: Trafikoko isunetarako aplikatzen dira: Trafikoari buruzko Legea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua) eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra (Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua onesten duen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna aplikatu eta garatzekoa).

Oro har, eta Udalaren tributu, tasa eta zerga guztietarako, itzulitako ordainagiri bakoitzeko 5 euro kobratuko dira, kudeaketa eta bankuko gastuetarako.

Borondatezko epetik kanpo ordainagiriak kobratzeagatik eta haiek itzultzeagatik, udal honen edozein zergari edo tasari dagokienez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 94. artikuluan xedatuari jarraituko zaio.

Murchanten, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002556