59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen Mendabiako Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hori baita aplikatzekoa, hara igorrita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 65. artikuluak.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2020ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2003174