59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, El Campillo poligonoan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko martxoaren 6ko 231/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Martzillako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea garatzeko, El Campillo industrialdea zabaltzeko eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Martzillan, 2020ko martxoaren 6an.–Alkatea, María Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2003646