59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

El Campillo industrialdeko SI-10 sektorea borondatez birzatitzea. Hasierako onespena

Alkateak 2020ko martxoaren 5ean emandako 0221/2020 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen hasiera batez onestea Martzillako El Campillo industrialdeko SI-10 sektorea borondatez birzatitzea, Exposición y Conservación de Alimentos SAk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2020ko martxoaren 6an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2003637