59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Herri-lurren okupazioa, 3. poligonoko 54., 403. eta 411. lurzatietan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, legezko gehiengoarekin, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea 148,19 m² okupatzea 3. poligonoko 54. lurzatian, 110,48 m² 3. poligonoko 403. lurzatian, eta 876,18 m² 3. poligonoko 411. lurzatian, denak ere herri-lurretan; onetsi da okupazioaren baldintza-agiria, espedientean dagoen dokumentazioarekin bat. Aireko linea berri bat egin behar da, 13,2 kV-ekoa, eta haren euskarrietarako eta lurgain-zortasunetarako egin behar da okupazioa. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk sustatu du.

Orobat, erabaki zuen hamabost egun baliodunean jendaurrean edukitzea erabakia eta espedientea, iragarkia argitaratu ondotik toki entitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan aurkez zitezen alegazioak eta erreklamazioak.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen epea.

Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Ledean, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2003776