59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Leitzako Udal Planeko aldaketa puntual xehatua 1. poligonoko 106. lursailean. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2020ko otsailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leitzako Udal Planeko aldaketa puntual xehatuaren espedientea 1. poligonoko 106. lursailean, Carlos Sagastibeltza Villanuevak sustatuta.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Letzan, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2003662