59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

ERABAKI DUT:

1. Larraungo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea http://larraun.egoitzaelektronikoa.eus helbide elektronikoan.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea eta Larraungo Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Larraungo Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egilearen aurrean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salaren aurrean, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Administratiboan, jakinarazpena jaso eta hilabete bateko epean.

Mugiron (Larraun), 2020ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2003868