59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

5. poligonoko 194., 196. (zati bat) eta 261. herri-lurzatien desafektazioa, erabilera lagatzeko

Lanzko Udalak, 2020ko otsailaren 21ean egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Lanzko 5. poligonoko 194., 196. (zati bat) eta 261. herri-lurzatien desafektazioa, haien erabilera Lanzko Sat Ultzamakoak enpresari lagatzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Lantzen, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2003171