59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2020. urtea

Girgillaoko Udalak adierazi du heldu den 2020ko apirilaren 6an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2020ko ekitaldiko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2020ko apirilaren 7an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Etxarren Girgillaon, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2003378