59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Herri-lurrak desafektatzea parke fotovoltaikoa paratzeko. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2019ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zenbait herri-lur desafektatzea haien erabilera lagatzeko Solen Desarrollos SLri, parke fotovoltaikoa ezar dezan, betiere lagapena arautuko duten administrazio klausulen agiriko baldintzei jarraituz, zeina aldatu baita 2019ko urriaren 18ko osoko bilkuran.

Desafektatuko diren lurrak:

–5. poligonoko 65. lurzatia, 213.896 m².

–5. poligonoko 73. lurzatia, 175.228 m².

–5. poligonoko 74. lurzatia, 54.203 m².

–6. poligonoko 18. lurzatia, 168.535 m².

–6. poligonoko 14. lurzatia, 250.688 m².

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betetzeko. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa behin betiko onetsitzat joko da.

Fontellasen, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2003170