59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

Udalbatzako kideen ordainsariak. Hautetsien konpentsazioak

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz ezarritakoarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak aho batez ezarri ditu karguentzat honako ordainsari eta asistentzia hauek:

Lehenbizikoa.–Hautetsien ordainsarien kontzeptuan eskuratzen den dirua Udalbatzako kide guztien artean banatuko da; beraz, horren herena dagokio bakoitzari.

Bigarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, haien egitekoetan aritzean izandako benetako gastuengatik:

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioendako ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetan, ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Hirugarrena.–Erabaki hau Udalbatzaren eraketa egunetik aitzina, hau da, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko da.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarrin, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2003312